martes, diciembre 23, 2008

Krisialdiaren termometroa izan liteke Durangoko festa

Euskal editoreak egonkortu den merkatu baten osasuna eta erronkak asmatzen saiatuko dira

EL PAÍS-País Vasco

Aurtengo gizon ikusezinaren kartela sexista ote den eta euskal kultura umezurtz utzi duen Mikel Laboaren heriotza izan dira Durangoko Azokaren bezperan gai komentatuenak. Gaur hasiko da urtero ospatzen den euskal literatura eta musikaren festa nagusia, gipuzkoar kantari esperimentalenari omenaldi bat aurkeztuz. Editoreen buruetan beste bat da, baina, kezkarik handiena: krisi ekonomikoak zein eragin izango ote duen euskal liburugintzan. Industria horrek oraindik ez du nozitu atzeraldiaren zarpadarik, baina hemendik aurrera nabarituko diren ondorioen termometro bezala joka dezake Durangok.

Jakinminez beteta ageri da Alberdaniako editore Jorge Gimenez: "Kontsumoan dagoen atzerakadak eragina izan dezake. Durangok argituko du nola izango diren hurrengo hilabeteak". Iñaki Aldekoak, Erein-eko editoreak, beste aukera bat iradokitzen du: "Sektorean batzuek diote krisia ez dela hain txarra izango, liburua opari dotorea baita, eta ez oso garestia". Bere aburuz, jendeak erosi beharreko izenburuak aurretik pentsatuta eramango ditu azokara, behar baino diru gehiago ez xahutzeko. Jon Irazabal, Azokaren zuzendariak, ez daki zer espero. Aldekoarekin bat dator irakurzaleen jarrera zuhurrago bat iragartzean. "Ez dira gastatzeko orduan hain ausartak izango. Baina, bestalde, agian jende gehiago hurbilduko da gurera, zubia izanik oporretan kanpora joateri uko egiteagatik".

Segi irakurtzen!

No hay comentarios: